Xenborda, mendiko ohiko baserri kutsua duen landetxea da.
Naturaren erdian, baso eta mendiz inguratua. Lasaitasuna, atsedena eta pakea arnasteko leku aproposa.
Etxebizitza osoa alokatzen da, guztiz hornitua dagoena.
Bi logela ditu. Gela batean 1,50m-ko ohea, eta bestean 1,35m-koa. Tximinia duen sala zabal bat, eta bailara aldera begira dauden bi terraza ditu.

Itsasoa 30 km.ra, ta zerua hurbil!